XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken propietateari jarri zaion izena (desberdintza triangeluarra) geometriak justifikatzen du.

Irudian ikus dezakegunez zera da: edozein triangelutan alde baten luzera beste bien luzeren batura baino txikiagoa da.

Oharra - Metrika hitza erabiliko dugu aplikazioa izendatzeko.

Metrikak bikote bati lotzen dion balioa bi puntu horien arteko distantzia izango da.

1. 2. Definizioa Biz E edozein multzo ez-huts eta d E-n definitutako metrika bat; orduan,(E,d) bikotea espazio metrikoa deitzen da.

Har bedi kontutan espazio metrikoa bikotea dela.

E multzo ber batetan bi metrika desberdin definituz gero, bi espazio metriko desberdin lortzen dira.

Ez da beharrezkoa M1, M2, M3eta M4 baldintza guztiak ematea 1.1. definizioan.

M2 eta M4 emanez gero, beste biak lor daitezke.

Hona hemen nola: Idatz dezagun M4 propietatean .

Zera dugu orduan eta aplikatuz hots .